Páginas

miércoles, 8 de mayo de 2013

Zer ote da didaktika?


Kaixo guztioi!

Gaurkoan, lauhilabetea bukatzen ari dela eta, denbora guzti honetan jardun garenaren inguruan hausnarketa bat egin dugu, eta beraz, zer den didaktika definitzen saiatu gara. Horretarako, taldean ideiak bota ditugu eta horiez baliatuz eta zenbait lotura eginez, kontzeptu mapa bat sortu dugu.

Espero dugu zuen gustukoa izatea!






ä Hobeto ikusi ahal izateko egin klik irudian bertan

Hurrengora arte!

Gure lan modularraren unitate didaktikoa


Gaurkoan, gure lan modularraren inguruko programazioaren inguruan arituko gara. Edukiak, helburuak eta ebaluazioaren inguruko nondik-norakoak azalduz.


KONTZEPTUZKOAK:

Adimen anitzak: logiko-matematikoa, espaziala, naturalista, musikala, zinetikoa, interpertsonala, intrapertsonala eta linguistikoa

Magnitudeak:  luzera, edukiera, pisua eta denbora

Eragiketa matematikoak: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa

✓ Problemen estrategiak: gutxi gorabeherako kalkulua, saiakera-akatsa, antzekotasuna, esperimentazioa, antolakuntza eta kodetzea.

PROZEDURAZKOAK:

✓ Problemak ebazteko emandako pausoen arrazoiketa eta identifikazioa.

✓ Proposaturiko problemetako datuen ebazpena eta interpretazioa.

✓ Problemak ebaztean esperimentazioa

JARRERAZKOAK:

✓ Proposatutako jardueretan jarrera positiboa

✓ Talde lanarekiko prestutasuna

✓ Problemei eta egoerei buruzko gogoeta

HELBURUAK:

✓ Problemak ebaztea, gogoeta eginez eta enuntziatua arretaz aztertuz.

✓ Estrategia ezberdinak aplikatuz magnitudeekin lotutako egoera problematikoak ebaztea.

✓ Parkeko elementuak sailkatzea, zuhaitz-diagraman oinarrituz.

✓ Lorturiko luzera-neurriak ordenatzea, datuak konparatuz.

✓ Problemak ebaztea, talde lanean oinarrituz.

✓ Hainbat eragiketa motak parte hartzen duten egoerei dagozkien adierazpen aritmetikoak kalkulatzea, dauzkaten baliabideekin esperimentatuz.

✓ Gogoeta eginez eta ahoz nahiz idatziz, problema aritmetikoak ebaztea, enuntziatua arretaz aztertuz eta erantzuteko dugun espazioaren erabilera ondo planifikatuz. 


EBALUAZIOA:

Ebaluazio adierazleak

✓ Lanak taldean egin ditu.

✓ Ikaskideak errespetatu ditu.

✓ Proposatutako estrategiak erabiliz problemak ebazten ditu.

✓ Ariketak txukun eta ondo antolatuta ebazten ditu.

✓ Adimen anitzak lantzeko esfortzua egiten du.

✓ Dituen baliabideak egoki erabili eta etekina ateratzen die.

Ebaluazioa

Gure jardueren ebaluazioa aurrera eramateko ondorengo honetan oinarrituko gara: haurrak proposaturiko problemak betetzen ari diren bitartean, irakasleak beraiek egindakoa eta beraien jarrera behatuko du notatxoak hartzeko. 

Ondoren, jarduerak bukatu ondoren, taldea irakaslearekin batera bilduko da borobil batean eta irakasleak egindako jardueren inguruan galderak egingo ditu. Ondorioz, irakasleak aukera izango du edukiak barneratu dituzten ikusteko eta arazoak edo hobetu beharrekoak esateko ikasleei
Ebaluazioa jarraia izan behar delakoan gaude, beraz, jardueraren ondoren izango da, ez beranduago. Horrez gain, ebaluazioa borobilean eserita egingo da, gelaren horizontalidadea mantentzen duela.

Ebaluaketa honen bidez, eta adimen anitzekin loturik ikasle bakoitzak zein adimen dituen garatuen edota zein arlotan moldatzen den egokien jakiteko aukera izango du irakasleak. Hortaz, haurrek jolastzat hartzen duten problema sekuentzia honek bide emanen dio irakasleari ikasle bakoitzak garatuen dituen adimenak identifikatzeko eta ikasleen gustuak.

METODOLOGIA:

Guk aukeratutako gaia parkea izan da. Gai honek, motibazioa eta interesa pizten ditu ikasleengan, ondorioz, testuinguru paregabea iruditzen zaigu problemak lantzeko. Gainera, parkean probleman egiteak aukera zabala eskaintzen digu adimen anitzak lantzerako orduan, adimen guztiak landu baititugu. 


Problemak taldean egitea erabaki dugu, talde-lana sustatuz, elkarren arteko kooperazio eta komunikazioa garatzeko asmoz. Proposaturiko problemak, jolas moduan planteatu ditugu, guztiak Bigarren Zikloko haurrei egokituak, era honetan, haurrek ongi pasatzeaz gain, ikasi ere egiten dute eta, ondorioz, jolasak baliabide egokiak iruditu zaizkigu. Ariketak egin aurretik, Oinarrizko Kurrikulumari begirada bat eman diogu eta honela osatu ditugu jarduerak, beraien mailara egokituta.



Pepini ipotxa
Gure jarduera sekuentziak jolas zabal bat osatzen du, "altxorraren bila" 
delakoaren antzekoa. Bertan, galdutako altxorra ipotx atxilotua da. Altxorra aurkitzeko, hamabi problemak ebatzi beharko dituzte, eta honela, irakasleak problema bakoitza betetzean, ongi egonez gero, pista bat emango die, kartzelaren kokalekuaren nondik-norakoekin. Behin jarduera sekuentzia amaitu ostean eta hamabi pistak lortu ondoren, ipotxa non dagoen aurkitu beharko dute, eta hau izango da beraien saria.

Hori egiteko, berriz, bizpahiru ordu beharko dituzte, maila ezberdinetako problemak baitaude eta desplazamendu asko eskatzen baitute.

Beraz, ezbairik gabe, lagun giroan eta parkea bezalako eremu dibertigarrian, dibertsioz beterik eta modu aktibo batean adimen logiko-matematikoa nahiz besteak (naturalista, interpertsonala, intrapertsonala, espaziala, musikala, zinetikoa eta lingusitikoa) lantzeko abagune aproposa delakoan gaude.


Parkea

martes, 7 de mayo de 2013

ZER DA BERRIKUNTZA (II)


Kaixo lagunok!

Aurreko post-ean ikusi izan duzuen bezala Badajozeko unibertsitateko ikasleek Glogsterraz baliatuz eginiko posterrari buruzko iritzia eman ziguten. Hortaz, eskuin aldean agertzen den bideotxo hori euskaraz izanik hura ez zutela ulertu ohartu gara.

Horrenbestez, hemen duzue bertan eginiko testua eta horren itzulpena.





Bideo orijinala ikusi nahi izanez gero, hementxe duzue:





Hizkuntza ez dadila berrikuntza bidearen oztopo izan.

Iruzkinak erantzuten/Contestando comentarios


Kaixo guztioi! 

Gaurkoan, gure posterraren (ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen) inguruko sarreran jaso ditugun komentarioak erakutsi nahi dizkizuegu. Badajozeko Magisteritzako ikasle hauei eskerrak emateko, beraien komentarioak erantzun ditugu, hemen ikusi ditzazkezue:

Eskerrik asko!


¡Hola a todos!

Hoy, os enseñamos los comentarios que recibimos en la entrada del poster (si lo queréis ver, haced click aquí). Para agradecer a estos alumnos que cursan Magisterio de Badajoz respondímos a sus comentarios, y aquí os los enseñamos:

¡Muchas gracias!






El blog de El cajón desastre




El blog de educa2


El blog de Los Sierranos







El blog de Magic Arcoíris 







martes, 30 de abril de 2013

Ebaluaketaren inguruan...



Gaurkoan, teknika berri bat erabili dugu 
“El juego de las palabras” izenekoa. 

Horretarako, taldekideak batu gara eta ebaluaketaren inguruko hitz ezberdinak definitzen saiatu gara.

Hona hemen emaitza:








SISTEMATIKOA:


Informazioa prozesua planifikatu eta antolatzea dakar, beharrezko jarduerak betetzea informazioa jaso eta ondoren, baloratzeko modu metodiko eta estrukturatua, hau da, jarraipena egitea konpromisuei. Honen adibide ditugu "rubrikak".

INTEGRATUA:

Ebaluaketa integratuak, hainbat diziplinetako ezagutzak konbinatu, interpretatu eta komunikatzen dituen prozesu interdiziplinarioa da. Honen helburua, sistema konplexuak barne-hartzen dituzten kausazko erlazioak ulertu eta ikertzea da.

SUBJETIBOA:

Ebaluaketak ezin dira guztiz objektiboak izan, izan ere, irakaslearen pertzepzioa subjektiboa baita.
Kalifikazioak guztiz ezberdinak dira irakasle batetik bestera, iritziak ezberdinak izango dira beti, nahiz eta irizpideak berdinak izan denontzat. Denok ezberdinak gara eta batentzat garrantzitsua dena, baliteke bestearentzat ala ez izatea.

KOHERENTEA:

Ebaluaketa koherentea izan dadin, irakasleak aldez aurretik irizpide batzuk finkatu eta argi izan beharko ditu. Irizpide hauek, ikasleen ezaugarriei egokituta eta mailaren araberakoa izatea eskatzen dute. Ebaluaketa, objetiboa eta baliagarria izan behar du.


BERRIKUNTZA:

Ebaluaketa eboluzio eta aldaketen menpe dago. Berrikuntza hau eskuratu ahal izateko, ikasleen parte hartze aktiboa eskatzen da, akats eta ongi eginikoetatik abiatuz, egoera ezberdinak sortuz, aldaketaren helburua beti hobetzea delarik.





Ongi izan!


martes, 9 de abril de 2013

Zer da hezkuntza berrikuntza?


Gaurkoan, hezkuntza berrikuntzaren inguruan arituko gara, eta horretarako poster bat egin dugu. Bertan, hezkuntza berrikuntzaren definizio bat emateaz gain, beste hainbat arlo ere jorratu ditugu.

Zuen gustokoa izatea espero dugu!